Aukeratu aldagaien artean, piztu hauspoak eta sar zaitez kobre eta eztainu aleazioaren jatorrizko misterioan, zer eta Solacueva Lakozmonteko (Jokano, Kuartango) ezpata-buruaren fundizio lanaren bidez. «Brontzearen Unibertsoa» arkeologia esperimentaleko jarduera bat da eta bere asmoa honakoa da: Brontze Aroko metalurgiara eta Kristo aurreko bigarren miliurtean zuten kosmobisiora hurbiltzea bertaratutako pertsonak.